|
* BERRIA!!! MAITZA 2010: Hauxe da despedideaaa!..."Momo eta beste izaki batzu" egin genuenean antzeman genuen ziurrenik azkeneko diska izango zela, eta horrela izan da. Ez da arrazoi berezirik egon amaitzeko, besterik gabe horrelaxe gertatu da. Mila esker edozertan lagundu gaituzuen guztioi. Gure abestiekin momentu pozgarri bat edo beste igaro badezute, gu pozik, besteen gauzak irakurri, entzun eta ikusten guk disfrutatzen degun bezalaxe. Horixe zen helburua, ia behar bat, baina iada horrela ez denez, ba nahiago degu hortantxe uztea. Zoriontsuak izan! P.D: web hau urri-azaro aldean desagertuko da. * UZTAILA 2009: Irailak 11an (ostirala) 20.00etan Arrasateko kultur-etxean joko dugu kontzertu ziklo baten barnean: Irailak
11: Elurretan * MAIATZA 2009: KAFEA ETA GALLETAK: GERNIKAKO KONTZERTUAREN KRONIKA: Oso gustora egon ginen Zapatuko kontzertuan, bai hoixe! gogo asko geneukan kontzertu honetarako. Madrileko kontzertua eta gero ("Flor de pasión"), gure lehen kontzertu "osoa" zen gainera. Egun berezi bat zenez, goizetik joan ginen Bizkaiko kostaldera, Mundakara hain zuzen, eta 16-etarako Gernikan ginen. Leire eta Ibon jada han zeuden, soinu frogarako prest, baita behar genuen edozertarako ere. Soinu froga nahiko azkarra izan zen, baxua, ahotsak eta kitarra ez dute gehiegi behar ...askoz hobe horrela. Bateriarik ez, eskerrikasko. 17.30ak pasata, Vainica Dobleren "El tigre del Guadarrama" entzun genuen, kafea eta galletak hartzen genituen bitartean, dena oso goxoa!. Oso berezia zen dena guretzat, gure inguruko jende asko, espero genituen batzu, eta espero ez genituen mordoska bat ere. Juanra (Moonpalace), Basmatti (juerga egin eta gero zuzenean etorri zen! gainera guk baina diska gehiago saldu eta sinatu zituen:), Nacho Muro, errioxatik gu ikustera etorri zena. ..joe...Sevilla aldetik Manolo etortzea bakarrik falta zen! .Alberto "Punk Bacharach" ere han zen, lagun asko, familikoak, Estitxu, Suso... energi positiboa barra-barra, oso gutxitan ematen den horietakoa. Kontzertuari
buruz ez degu hitzegingo, bertan egon ziren "blogeroak" (Pozik,
Juanra...) Barregurezko momentu bat baino gehiago egon zen, eta baita momentu berezi batzu, adibidez "El cerezo" abestia jo genuenean, malkoren bat edo beste ihes egin zigun, eta ez omen ginen izan bakarrak... Ba hori, oso kontzertu berezia guretzat (eta barkatu "berezi" hitza horrenbeste errepikatzeagatik, baina hala izan zen!), eta aipamen "berezi" bat egin nahi diegu Leire eta Iboni: musikazale porrokatuak, sentiberak, irekiak, eta guztiaren gainetik, bi pertsona zoragarri. Oso gustora sentitu ginen arratsalde osoan zehar zuei esker. Eskerrikasko baita ere hurbildu zineten guztioi, zuen bibrazio onak jaso genituen, eta gordeko ditugu. Hementxe uzten dizkizuegu argazki batzu * APIRILA 2009: Maiatzak 9an Gernikako gaztetxean gure lehen kontzertu "osoa" emango dugu (Madrilekoa motz samarra izan zen, 7 talde bait ginen). "Kafea eta galletak" deituriko ihardueren barnean izango da. Bertan, hilabetean behin, talde batek diska kuttun bat aukeratzen du, eta diska horren entzunaldi bat egiten da, solasean, kafe eta galletekin lagunduta, eta ondoren talde horren kontzertua dator. Benetan erromantikoa iruditzen zaigu, ederra, eta animatu gara. Guk aukeratutako diska Vainica Doble-ren "El tigre del Guadarrama" da, hori entzungo dugu beraz. Entzunaldia 17.30etan izango da, eta kontzertua 18.30etan. Informazio gehiago:www.blogari.net/kafea * MARTXOA 2009: "Flor de pasión" irratsaioaren 30. Urteurrenaren kontzertua. 6 urte abestiak eta diskak egiten igaro ondoren Madrilera joan ginen gure lehen kontzertua ematera, Sirocco salara. Honen "erruduna" Juan de Pablos izan da, betidanik asko mirestu degun pertsona bat, musikarekiko duen maitasun zintzoagatik, eta oso pertsona berezia (hitz honen zentzu onenean) delako. Soinu probara garaiz iritsi ginen, baina espero genuen bezela, rock munduan gauzak ez dira sekula aldatzen: taldeak ez dira agertzen, batzuk probatzen dute, beste batzuek ez, denbora gutxi, kable asko...eta gu ez gara musikari onak eta denbora eta lasaitasuna behar degu ondo probatzeko...azkenean zerbait jatera joan ginen, "gorputzaldi" nahiko txarrarekin. ... eta bueno, hasieran arazotxoren bat egon zen bolumenekin, baina gero oso gustora egon ginen, eta jendea ere gustora egon zela iruditu zitzaigun. Zuzenekoak emateko aukeratutako formatoa oso erosoa ga guretzat, elektro-akustikoa, eta bateriarik gabe. Hanka sartze eta desafine bat baino gehiago egon ziren, baina lehen kontzertua izateko uste degu ondo egon zela.. Eta Josune eta Olatz, beraien bizitzako lehen kontzertua izan zela kontutan hartuta, oso ondo egon ziren! Ez ditugu ahaztu nahi gu ikustera inguratu ziren lagunak. Aizpuruatarrak eta beraien lagunak, hegazkinez etorri ziren, "izarrak" kotxean joan ginen bitartean, jajaja!. Edu eta Eva, Angel Nadal...eta gure neskalagunak, |